LA MONTAÑA ALAVESA CELEBRA ESTE DOMINGO EL DIA DEL POTRO

Aurten Aldan egingo den ospakizunean, hezte karrusela eta eskualdeko produktuen dastatze espezializatuak egongo dira.

escudo_alava_pq.jpg

Igande honetan, Arabako Mendialdeak Aldako herrian eskualdeko Moxal Haragiaren Eguna ospatuko du. Zaldian eta Haraneko produktuetan  oinarritutako programa izango da.

Estefanía Beltrán de Heredia Nekazaritza Saileko diputatuak, Pedro San Vicente Haraneko alkateak eta Juan Carlos Zuloaga Eusko Jaurlaritzako Landa Garapenerako zuzendariak gaur goizean aurkeztu dute ekitaldia.Goizeko 10etan hasiko dira Arabako Mendialdeko Moxal Haragiaren Eguneko ekitaldiak, azokarekin eta eskualdeko produktuen erakusketarekin. Han aurkituko ditugu Añanako gatza, moxal haragia, Arabako babarrun pikarta, Arabako txakolina, gazta, eztia, boilurra eta beste hainbat produktu. Gainera, azokan etxeko hegaztien erakusketa, musika eta dastatzeak egongo dira.

Eskualdeko biztanleek ahalegin berezia egin dute antzinako eta gaurko landa ingurunea arabarrei eta igandean Aldara joango diren guztiei hurbiltzeko. Aldan, garai bateko garia jotzeko makinak, paketatzaileak eta traktoreak ikusi ahal izango dira, gaur egungo nekazaritzako makina berrienekin batera.Aurten ere, Arabako Zaldi Aziendaren Abeltzainen Elkarteak (ASGAEQUINO) ospakizunean parte hartuko du Arabako Mendiko zaldien arrazako lehiaketarekin. Lehiaketa goizeko 11etatik aurrera egingo da.12etatik aurrera, ekoizle eta gastronomoak batuko dituen dastamenaren laborategiaren txanda izango da. Ekimen berri horretan, moxal haragiaren eta Arabako Mendialdeko hainbat produktuen azterketa sentsorialak egingo dira.

Zaldia ere protagonista izango da. Ariñezko Zaldi Hezitegiak hezte karrusela eskainiko du. Hainbat zaldizkok 50 x 20 metroko esparruan zaldien gainean duten abilezia erakutsiko dute.Amaitzeko, ohiko moxal dastatzea eta sari banaketa egongo dira. Aurtengo edizioan, landa inguruneko emakumeen isileko lana azpimarratu nahi izan da.

La localidad de Alda acogerá la fiesta que este año incluye un carrusel de doma y catas especializadas de productos de la comarca.
La Montaña Alavesa celebrará este domingo en la localidad de Alda el Día de la Carne de Potro de la comarca, que incluye un completo programa centrado en el caballo y los productos del Valle de Arana.

La Diputada de Agricultura, Estefanía Beltrán de Heredia, el alcalde de Valle de Arana, Pedro San Vicente y el director de Desarrollo Rural del Gobierno Vasco, Juan Carlos Zuloaga, han presentado la jornada esta mañana.Los actos del Día de Carne de Potro de Montaña Alavesa arrancarán a las 10 de la mañana con la apertura del mercado local y la exposición de productos de la comarca, como la sal de Añana, la carne de potro, la alubia pinta alavesa, el txakolí de Álava, quesos, mieles, trufas, entre una larga lista. Además, la fiesta acogerá una exposición de aves domésticas y animación musical y degustaciones.

Los vecinos de la comarca han hecho además un especial esfuerzo para acercar el campo de antaño y el de hoy en día a todos los alaveses que visiten el domingo Alda. Así, la fiesta expondrá trilladoras, atadoras y tractores de antaño con la más moderna maquinaria agrícola.Un año más la Asociación de Criadores de Equino de Álava (ASGAEQUINO) participará en el encuentro con el concurso morfológico de caballo de monte alavés, que tendrá lugar a partir de las 11 de la mañana.A las 12 horas tomarán el relevo los laboratorios del gusto, que unirán a productores y gastrónomos en una novedosa iniciativa de análisis sensorial de distintas elaboraciones de carne de potro y de productos de la Montaña Alavesa.

El caballo también será protagonista de la mano del Centro Ecuestre de Ariñez, que ofrecerá un Carrusel de Doma, en el que varios jinetes demostrarán en un espacio de 50 x 20 metros su destreza a lomos de los caballos.La tradicional degustación popular de carne de potro y la entrega de trofeos pondrán el broche final a una jornada que este año quiere poner en valor el trabajo callado de la mujer rural.

Fuente. Alava.net

Escriba su comentario