III. BASHERRI topaketak egingo dira ostiral eta larunbatean Azpeitian

logo_ehne.gifEHNE Gipuzkoak, Biolur eta Lurgintza Elkarteekin batera azaroaren 25ean eta 26an III. BasHerri Topaketa antolatu dugu Azpeitiako San Agustin Kulturgunean. Bi helbururekin egingo dugu topaketa. Alde batetik, xedeetako bat kontsumo taldeetako baserritarren arteko elkarlana bultzatzea, eta bestetik, BasHerri Taldeen artean sare bat osatzea elikadura burujabetzaren aldeko lanean indarrak metatzeko.

Azaroaren 25ean Kontsumo Taldeetako baserritarrak elkartuko dira eta ekoizpenerako gutxieneko baldintzak adostuko dituzte: zein behar duten, zeintzuk diren beren nahiak, asmoak… Era berean, Kataluniako Xarxeta proiektuaren esperientziaren berri entzun ahalko dugu.

Azaroaren 26an, aldiz, BasHerri Taldeen egiturari buruz hausnartuko dugu eta taldeen arteko harremanaz ere eztabaidatuko dugu.

Lehen topaketa Zarautzen egin genuen 2010eko uztailean, bigarrena, berriz, Usurbilen aurtengo otsailean.

Azaroaren 25a Azaroaren 26a
10:00 Baserritarren eta Basherri Taldeen aurkezpena 10:00 Basherri taldeen arukezpena
10:30 Baserritarren arteko elkarlana 10:30 Basherri Taldeen konpromisoa
13:30 Bazkaria 13:30 Bazkaria
15:30 Baserritarren konpromezuak 14:30 Basherriak saretzen
16:30 Kataluniatik ekarritako esperientzia (Xarxeta) 
17:30 Ondorioak 17:30 Ondorioak

Escriba su comentario