Gipuzkoako Merkatal Ganbarako kuotak ez ordaintzeko errekurtsoa prestatu du ENBAk

enba_mini1.JPGAzken asteotan Gipuzkoako baserritar askok Haziendako eskutitza jaso dute Merkatal Ganbarako kuotak ez ordaintzegatik erreklamazioarekin.

Hazienda eta Merkatal Ganbararekin kontsultak egin ondoren esan dezakegu baserritarrek (mixto batzu salbu) ez dutela ordaindu beharrik Merkatal Ganbarako kuotarik, Hazienda sailean NEKAZARITZAko epigrafean daudelako.

Hala ere, salagarria izan arren, ez Merkatal ganbarak ez Haziendak ez dute atzera egingo eta Hazienda aurrean errekurtso bat aurkeztu beharrean dago baserritarra bera.

ENBAko abokatuak prestatua du errekurtso eredua elkarteko bazkideentzat. Bulegoan eskatu eta korreoz (ohizkoaz nahiz emailez) bidaliko zaizu.

Ez genuke ohar hau amaitu, Merkatal ganbararen jokabidea salatu gabe, beren akatsa ikusi ondoren nolabaiteko konponbidea bilatu beharrean, baserritarra errekurtsoa egitera behartuz.

Una respuesta to “Gipuzkoako Merkatal Ganbarako kuotak ez ordaintzeko errekurtsoa prestatu du ENBAk”

  1. Patxi Says:

    Gaur bertan irakurri dut azken ARDATZA. Sinesgaitza benetan EHNEk BILDUrekin duen lotura, Jaurlaritzako aurrekontu murrizketa kritikatzen dute, Arabako aldundikoa ere baina Gipuzkoari dagokionez… mutis.

    Uholdeei buruz argitaratzen duena irakurrita badirudi EFE edo agentzi batetako informazioa dela eta ez, baserritarren egoera agertu eta irtenbideak landu dituenarena.

    Benetan diot oso kezkagarria da azken urteotan Gipuzkoako EHNEren jokabidea, ekoizleak pekatariak modura tratatuz, ekoizle oso txiki eta ekolojikoetara mugatuz eta ezker abertzalearen estretagiaren morroi.

    Horrela ez goaz inora

Escriba su comentario