FORU ALDUNDIAK BIKOIZTU EGIN DITU OTSOEN ERASOAK ERAGINDAKO ABERE GALEREN KALTE-ORDAINAK

diputacion_bizkaia.jpgBizkaia.net. Gaur aldatu den diru-laguntzen foru dekretua onartzeaz gainera, Nekazaritza Sailak eskaera egin zion Nekazaritza Aseguruen Estatuko Erakundeari handitu zitzala otsoen erasoagatik abereak galtzen dituztenentzako sariak. Horrela, Aldundiak beste saio bat egin du gure fauna basatia bizirik irautea eta nekazarien jarduna uztartu nahian, natura-espazio berean bizi baitira batzuk eta besteak.

 

Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak onartu du otsoen erasoengatik nekazaritza-sektoreak jaso beharreko kalte-ordainak bikoiztea. Nekazaritza Aseguruen Estatuko Erakundeak otsoen erasoengatik ematen dituen sarien % 40 izango dira kalte-ordainok.

Aurten, areagotu egin dira otsoen erasoak, eta, horren ondorioz, gehitu kalte-ordainak ere. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak eskaera egin dio Nekazaritza Aseguruen Estatuko Erakundeari sari handiagoak eman ditzan, otsoen erasoengatik abereak galtzen dituztenentzat. Horrela, bada, abeltzainek kalte-ordain handiagoak jasoko lituzkete.

Laguntzei buruzko neurri horrek 158.000 euroko aurrekontu-izendapena izango du 2010ean, eta erasoak Bizkaian otsoa egon litekeen gunearen barruko udalerrietan gertatzen diren kasuetan ezarriko da. Nekazaritza Sailak ezartzen du, foru agindu bidez, zein diren neurri horren pean sartzen diren udalerriak, piztiaren presentziaren arabera. Izan ere, gaur egun ez da otsorik finko bizi Bizkaian.

Kalteak era egokian kontrolatzeko, behin erasoa detektatuta, abeltzainak bere baserriari dagokion eskualdeko nekazaritza bulegoari edo Base Gorriari jakinarazi behar dio, gehien jota 24 orduko epean.

Neurri horren bitartez, urrats bat egin nahi da aurrera gure fauna basatiaren biziraupena eta abeltzaintza uztartzeko, natura-espazio berean bizi baitira batzuk eta besteak. Horrela, bada, oreka gorde nahi da Bizkaiko lehen sektorearen jarduera ekonomikoaren eta gure mendietako aberastasunaren artean.

Escriba su comentario