Ehiztari izatearen zergaitiak.

bando_palomas.jpgEgia esan askotan egin diot galdera hau nere buruari, zergaitik gustatzen zait ehiza? sekula ez diot erantzunik aurkitu, agian asko saitu ez naizelako izango da. Etxean txikitatik ezagutu ditut ehizaren baloreak; 4 urte nituelarik ere, aitak harrapatutako usoei begira egoten nintzen.10 urterekin hasi nintzen aitari ehizean laguntzera, hasieran zerbait bitxia zen; baina gustatu egiten zitzaidan. Itzelezko ilusioa egiten zidan bidegarroak batzea, eta usoak zer esanik ez. 10-14 urte bitartean sorte itzela izan nuen uso-pasari dagokionean, beti “pasa-handia” Larunbatetan tokatzen baitzen. 14 urterekin ehiza baimena atera nuen eta geroztik ez naiz gelditu; baina ez naiz nire bizia kontatzera etorri.

Ehiza edo arrantzan joatea eta animalia bat harrapatzeak, izugarrizko “plazerra” ekartzen du; hainbeste kostatutako helburua lortzearen plazerra. Postuan orduak igaro eta gero 4-5 uso etxera ekartzea, hila betez jo ta su ibili ta gero oilagor bat harrapatzea, bidegarro paso ona tokatu eta txorta polit bat egitea…hau baino gauza hoberik ez dago.

Baina ehiza ez da hau soilik, faisaiak, erbiak, etab gure mendietan birpopulatzea ere ehizaren parte da. Basurde eta orkatz populazioak kontrolatzea ere ehiza da; txakurrarekin mendira paseatzera joatea ere bai, lagunekin ehiza-afariak egitea ere.

Ez dakit zergaitik gustatzen zaigun ehiza, baina badakit oso afizio polita dela, ingurugiroa hobeto ezagutzen laguntzen duela eta lehen sektoreari mesede egiten diola.
 
CONTRAPASA

2 Respuestas to “Ehiztari izatearen zergaitiak.”

  1. Tarratian Says:

    Zorionak idatzi duzun artikuluagatik. Nahiko nuke nik ere horrela adieraztea nire sentimenduak.

    Blog honetan bertan esekitako beste artikuluaren ondoren irakurri dut. Grazia handia egiten dit han irakurritakoak. Ekologistak urbanitak omen gara, eta ehiztariak, berriz, ez. Hori da hori ehiztarien mundua ezagutzea!

    Ez dakit zer irudipen duzun natura beste era batera maite dugunoi buruz. Nik ez nuke zer edukiko ehiztarien aurka (EHIZAren aurka ezertxo ere ez dudan bezalaxe), ehiztariek errespeto minimo bat dutela erakutsiko balidate. Eta askok, izan ere, erakutsi didate errespetu hori badutela. Denak oilagorzaleak ziren.

    Baina postuetan orduak egitea eta usorik ez denean zapelatzei, koartzei eta pasatzen den guztiari botatzen dietenak MILAKA dira. MILAKA diren bezalaxe oilagorrei postuetatik botatzen dietenak, edota ilunegi nahiz mendia elurtuta dagoela aritzen direnak.

    Konbentzituta nago zure kasuan natura ezagutzea eta maitatzea ehizatzetik etorri zaizula neurri handi batean. Baina, kontuz, hori ez da ehiztari guztien kasua. Sekulan entzun ditudan aldrebeskeri handienak ehiztariei adituak dizkiet: azeria ez dela Euskal Herrikoa, ‘ekarria’ baizik, faisaia ‘betikoa’ dela. Euskal Herrian ez dela sekula basurderik izan ez bada azken urteotan… Horiek denak ehiztariak ziren –eta ez urbanitak prezisamente–, baina ez zuten idei zerririk ere zertaz ari ziren. Eta ez ziren gutxi, alajaina!

    Konbentzituta nago azkenean naturazaleok bat egingo dugula, ekologista zibilizatuak, arrantzale zibilizatuak, ehiztari zibilizatuak eta artzain eta baserritar zibilizatuak. Baina, mesedez, sinistu: ekologisten artean ahobero ugari den bezalaxe, ez izan dudarik, beste taldeetan bezalaxe, zarata handiena egiten dutenak ez direla horregatik gehienen iritziaren isla. Babarrunak naturan bertan irabazteak motibo handiak ematen ditu neurriz kanpoko gauzak esateko, eta nik errespetu handia diot bere lanetik bizi den guztiari. Baina mendiak bizimodua ez, baizik eta denborapasa besterik egiten ez duenari (ehiztari, arrantzale, perretxikozale, motorista edo kirolariari), nik ez diot sekula aitortuko naturazale bati baino eskubide gehiago. Eta beste hainbeste bizimodua mendian egiteagatik eskubideak besterik ez duela uste duenari ere.

  2. MikelEibar Says:

    Aurkezpen ezinhobea. Ehizari buruz hitzegiterakoan bakoitzak bere abenturak ditu, bere hasiera ehiztari moduan, bere lehen pausoak.(amaren tripan nengoenean hasi zirela esateak lotsa ematen dit, ehiza gizakiok jaiotzen garenetik dugun zerbait bada ere, batzuk bakarrik aurrera eramaten dugu gaur egun, eta beti ere kontziente garen unetik aurrera hartzen du ehizak balioa gure baitan, orduan ikusten bait ditugu ehizaren onurak gure inguruarekiko)Horregaitik diñot nireak Errioxan hasi zirela bai aitari laguntzen kartutxoak eramaten, bai txorien atzetik joaten txakurra baino lehenago etab.Hasieran udan ikusten nuen aita ehizatzen, galeperren atzetik gaztelako mesetatik zehar. Bertan ikasi nituen ehiztari onaren baloreak errespetatzen, laguntasuna, gure arteko kamaraderia, ehiztarien arteko gezur eta exagerazioak, dena zegoen loturik, dena zen benetan atsegina ume honentzat. Urteak joan ahala eta legearen aurrean ehiza praktikatzen hasi nintzenean modu ofizialean dena ia berdin jarraitzen zuen, legeak gogorragoak ziren, baina guk, ehiztariak, berdinak giñen, betidanik izandako gauzak mantentzen genituen, gure artean gauza bakar batek batzen bait gaitu, EHIZA. Garai haietan (14 urterekin edo) hasi nintzen ulertzen ehiza modu ezberdinak, gauzak erlazionatzen eta ehiza modu berriak probatzen, uso postuetan, Gipuzkoako kostan KONTRAPASAN Itziarren etab. dena zen nire begien aurrean zabaltzen zen mundu berri eta ikaragarri haundia. Hala ere betidanik esan izan dut eperra dela nire obzezioa, nire kotoko eperrak, beti izan dut euskal ehiza pixkat alde batera utzia, baña pare bat urtetik ona berriz animatu naiz, berriz hasi naiz ahal dudan egun guztietan oilagorren atzetik joaten, edo usoei itzaroten. Betidanik izan dut mendia gustoko, urte guztian zehar ibiltzen naiz perretxikotan, eta ahal dudanean bakarrik ehizan, askoz ere mugatua baitago. Horregatik uste dut mendia nire bizitzaren parte dela, gure, ehiztarion parte dela. Askotan ez gara konturatzen zer daukagun, baina argi daukagu beti zer galdu ez nahi dugun, horregatik ehiztariak ez ezik, ekolojistak baino ekolojistagoak gara askotan eta kontserbazionistagoak BETI. Horregaitik ni, arro nago ehiztaria izateagaitik, zu bezela ez dakit zelan azaldu ehiztari izatearen arrazoiak, edo agian hain zaila izango litzateke inork ez lukeela ulertuko; are gutziago mendira domeketan eta oinetakoekin irtetzen diren horiek, mendia zer den ez dakiten horiek. Haientzako eta euren modukoentzako, proposamen moduan, etorri zaitezte noizbait gurekin, ehiztariekin, ikasi ezazue nolakoak garen kritikatu aurretik eta benetan diñotzuet arrituko zaretela, ez gara basapiztiak, ezta bihotzik gabeko pertsonak ere, gure pekatu bakarra natura maitatzea eta kontserbazionismoan sinestea da, naturaren zaindari izan behar dira naturarekin harremana dutenak, eta ez euren butakatik natura ikusten dutenak. Hau guztiagaitik eta gauza gehiagogaitik gaur lasai lasai oheratuko naiz, jakin badakidalako ez nagoela ezer txarra egiten, baina, zuetariko askok, ekolojistatzak hartzen duzuenok zeuen burua, zihur al zaudete benetan fabore egiten diozuela naturari zeuen ideiekin? modan dagoelako berde kultura progre hori?Ardi talde baten antzera mugitzeko ahalmena duzue, pentsatu barik, artzai txakur batek eramaten zaituzte berak nahi duen tokira….zorionez, gure txakurrak ehiztariak dira, eta guk eurak bezala, libreak, pentsatzeko eta nahi duguna egiteko. Benetan diñotzuet, ez gaituzue isilaraziko.
    Hurrengorarte,
    Mikel

Escriba su comentario