Egia esan askotan egin diot galdera hau nere buruari, zergaitik gustatzen zait ehiza? sekula ez diot erantzunik aurkitu, agian asko saitu ez naizelako izango da. Etxean txikitatik ezagutu ditut ehizaren baloreak; 4 urte nituelarik ere, aitak harrapatutako usoei begira egoten nintzen.10 urterekin hasi nintzen aitari ehizean laguntzera, hasieran zerbait bitxia zen; baina gustatu egiten zitzaidan. Itzelezko ilusioa egiten zidan bidegarroak batzea, eta usoak zer esanik ez. 10-14 urte bitartean sorte itzela izan nuen uso-pasari dagokionean, beti «pasa-handia» Larunbatetan tokatzen baitzen. 14 urterekin ehiza baimena atera nuen eta geroztik ez naiz gelditu; baina ez naiz nire bizia kontatzera etorri.
Ehiza edo arrantzan joatea eta animalia bat harrapatzeak, izugarrizko «plazerra» ekartzen du; hainbeste kostatutako helburua lortzearen plazerra. Postuan orduak igaro eta gero 4-5 uso etxera ekartzea, hila betez jo ta su ibili ta gero oilagor bat harrapatzea, bidegarro paso ona tokatu eta txorta polit bat egitea…hau baino gauza hoberik ez dago.
Baina ehiza ez da hau soilik, faisaiak, erbiak, etab gure mendietan birpopulatzea ere ehizaren parte da. Basurde eta orkatz populazioak kontrolatzea ere ehiza da; txakurrarekin mendira paseatzera joatea ere bai, lagunekin ehiza-afariak egitea ere.
Ez dakit zergaitik gustatzen zaigun ehiza, baina badakit oso afizio polita dela, ingurugiroa hobeto ezagutzen laguntzen duela eta lehen sektoreari mesede egiten diola.
Â
CONTRAPASA