ATXILOTUEN ALDE ANTOLATZEN ARI DEN KANPAINA SOSTENGATZEN DU EHNEK

Halaber, Kako baserrian bi laborariek segitzea ahalbideratzea eskatzen du

logo_ehne.gifEHNEk Ipar Euskal Herrian polizia frantsesak atxilotutako ELB nekazaritza sinkatuko sei laborari kargurik gabe libre uztea eskatzeaz gain, aldi berean laborari hauek eta beste askok eskatzen dutenaren alde agertzen da. Hain zuzen ere, atxilotuen artean dagoen Fred Larrañaga laborariak Kako baserrian segitzea ahalbideratzea eskatzen du sindikatuak.

Artzain honek eta bere neskalagunak bertako ardi arrazari eta lurrari loturiko eredua dute eta orain dela bi urte hasitako lanarekin segitu ahal izatea ezinbestekoa da.

Halaber, Frantziako Gobernuak atxiloketa hauekin ELB sindikatua kriminalizatu nahi duela salatzen du.

KRONIKA (hemerotekatik hartuta)

Duela bi urte laborari gisa lanean hasi ziren Ainharbeko (Zuberoa) “Kako” baserrian Fred Larrañaga eta bere neskalaguna, beren artaldearekin bertan instalatuz. Baserriaren jabeek haiek hautatu zituzten etxaldearen segida hartzeko, baina duela gutxi Kako saltzea erabaki dute jabeek. Baserritar hauek erosteko prest agertu ziren bakarrak ziren, baina laborari lurrak laborarientzat hartzeaz arduratzen den SAFER erakundeak izena emateko epea luzatu zuten etxaldeaz jabetzeko. Epez kanpo beste bikote batek eman zuen izena eta garestiago ordaintzeko prest agertu zen. Bikote hark “lacoune” kanpoko arraza industrialako ardiak ditu. Fred Larrañagak, berriz, lekuko ardi arrazekin “Ossau-Iraty” sor-markako esnea biltzen du.

Lurrik gabeko laborariak etxalde batean instalatzen laguntzeko GFA-lurra elkarteak iaz dirua bildu zuen Kako baserriaren segida hartu nahi zuen bikote honen alde. Hala ere, SAFER erakundeak beste bikotearen aldeko ritzia eman zuen Doapaleun urtarrilaren 17an.

Egun horretan ELBk konzentrazio baketsu bat (150 pertsona inguru) antolatu zuen Deapaleun SAFER erakundearen bileraren aurrean, Fred Larrañagaren alde agertzeko. Orduan laborariak bilkura gelako ateraino heldu ziren eta tartean istiluak batzuk egon ziren. Bi jendarme zauritzea eta “irain arrazistak” egitea egozten diete atxilotuei.

Dirudienez, SAFERen erabakia ez da irmoa eta datorren astean egingo den Administrazio Kontseiluari dagokio behin betiko erabakia hartzea.

Fuente. Ehne

Escriba su comentario